Ane Alava (Ernai): «Mendi ibilaldia eta jaialdi musikatua uztartuko ditu Gazte Martxak.»
"Amaiurko batailaren 500. urteurrena izango da eta efemeride hau baliatu nahi dugu aurrera begira jarri eta gazteriak zutik jarraitzen duela erakusteko."
Gaurkoan Ane Alava Ernaiko militantea izan dugu Hizpidea saioan. Ezker Abertzaleko Ernai gazte antolakundeak Baztanen (Nafarroa) zehar ibiliko den Gazte Martxa antolatzen ari da. “BostEHun eta zutik!” lelopean Apirilaren 14an Zugarramurditik abiatu, Erratzun geldialdia egin eta Elizondora helduko dira biharamunean. Hitzaldi, tailer, ekitaldi eta kontzertuak izango dira bertan. Azkenik, Apirilaren 17an Iruñean egingo den Aberri Egunean amaituko dute egitasmoa.
“Gazteria subjektu politiko bezala badugu gure kezka, ezinegon eta borrokatzeko grina ere” azpimarratu du Ane Alavak.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane Alava (Ernai): «Mendi ibilaldia eta jaialdi musikatua uztartuko ditu Gazte Martxak.»00:04:26
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!