Ekialde Hurbila | Inperialismoa atzera, baina herriek ere garaipenik ez.
Gaur Hizpidean lau astetik behin Ainhoa Alberdik burutzen digun kolaborazioa izan dugu.
Ainhoa Alberdi Askapenako militanteak Ekialde Hurbileko egoeren errepasoa egin digu. Afganistan, Irak, Siria, Kurdistan zein 2019ko udaberri arabiarretaz solastu zaigu. Borroka anti-inperialistak 2022 urte honetan dituen erronken inguruan ere mintzatu da.
“Hau ez da Ekialde Hurbilari dagokion zerbait soilik, munduko herrioi dagokiguna da. Horrek ezarriko dizkigu baldintza hobeak, eta nazioarteko aliantzen bitartez bada, are eraginkorragoa izango da borroka.”
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!