La
Langile bat hil da gaur Gasteizen, lan istripuan. Olarizuko obretan izan da ezbeharra, eguerdi aldera: langile bat aldamio batetik erori eta hil egin da, unean bertan. Anbulantzia bertaratu den arren, ezin izan dute langilearen bizitza salbatu. Azpikontratatutako enpresa bateko langilea zen.
Sindikatuek kontzentrazio bateratua deitu dute ostegunerako, urtarrilak 13, 11.30etan Olarizu hiribidean. “Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea” lelopean egingo dute elkarretaratzea ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, eta HIRU sindikatuek.
Urtea hasi zenetik, lan istripuz hildako bigarren langilea da Euskal Herrian; lehena Araban.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!