Trebiñuko osoko bilkura ere Forestalia enpresaren goi-tentsioko linearen aurka azaldu da
Iruraiz-Gauna, Agurain eta Donemiliagako udalak ere Forestaliak egin nahi dituen goi-tentsioko lineen aurka agertu dira azken hilabetean.
Trebiñuko Udalak, osoko bilkuran, baztertu egin du Forestalia Renovables enpresa pribatuak Zaragozatik Gasteizera sustatu duen goi-tentsioko linea. Goi-tentsioko linea horrek, Arabako Errioxatik Jundizera, Añana eta Trebiñu zeharkatuko ditu, eta “inpaktu” handia izango du udalerrietan. Iruraiz-Gauna, Agurain eta Donemiliagako udalak ere Forestaliak egin nahi dituen goi-tentsioko lineen aurka agertu dira azken hilabetean.
Trebiñuko Udaleko EH Bilduk azaldu duenez, “titulartasun pribatuko eta sustatzailearen erabilera esklusiboko proiektu honek atea irekitzen du energiaren garraioa pribatizatzeko”, orain arte Espainiako Sare Elektrikoarena izan baita eskumena. Gainera, proiektu hori ez dago jasota Estatuaren plangintzan. Garraio linea denez (eta ez ebakuaziokoa), enpresa baimenik gabe ari da, ez baitu jarduera horretarako eskumenik. Gainera, proiektuak ez du betetzen hirigintza-plangintzan xedatutakoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!