Arrosa Sarearen IX. Topaketak ospatuko dira larunbat honetan Iurretan
Iraitz Gesalaga Arrosako kidearekin hitz egin dugu euskal irrati sareari buruz.
20 urte bete ditu(gu) aurten Arrosa Sareak, euskal irrati libre, komunitario eta udal irratien sareak. Eta larunbat honetan, azaroaren 6an, Arrosa Sarearen IX. Topaketak burutuko dira Iurretan, Laixiar irratiaren eskutik.
Iraitz Gesalaga Arrosa Sarearen koordinazio lanetan dabil, eta berarekin aritu gara Hizpidean. Arrosa sarearen jatorriaz, funtzioaz eta filosofiaz aritu zaigu, alde batetik. Beste gai asko ere jorratu ditugu, irratiei emandako laguntza, euskal irrati publikoekin dagoen aldea, pandemiaren eragina eta abar.
Gainera, larunbat honetan estreinaldia izango dugu Iurretan. Arrosa Sarearen ibilbideari eta hogeigarren urteurrenari omenaldia egin asmo duen dokumentala ontzen dabiltza Hala Bideoko kideak, eta larunbatean ikusi ahal izango da lehen aldiz. Bestalde, tailer interesgarri eta bestelako ekimenak izango dira Iurretan Topaketetan. Egitarau osoa ere azaldu digu Iraitzek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!