Andrea (AZET): “Gure asmoa ez da okupazio mugimendu bat berpiztea, baizik eta benetan okupazioa sozializatu eta masifikatzea, benetan desjabetuentzako tresna bat izatea”
Arrakala II espazio okupatu berria aurkeztu dute Bilboko Alde Zaharrean.
AZET etxebizitza taldeak espazio berria zabaldu du Bilbon, Somera kalean. Arrakala II deitu diote, Arrakala I espazioaren desalojoa oraindik epaitegian dagoen bitartean. AZETeko Andrearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu espazio berri honen asmoa, AZETen jarduna eta beste hainbat kontu. Alokairua erregulatzeko lege proposamenen balorazioa, turistifikazioaren eragina, Desokupa enpresa faxistaz ere aritu gara, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Andrea (AZET): "Gure asmoa ez da okupazio mugimendu bat berpiztea, baizik eta benetan okupazioa sozializatu eta masifikatzea, benetan desjabetuentzako tresna bat izatea"00:19:15
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!