AEK-ko euskaltegietan matrikulatzeko epea zabalik da
Urrian hasiko da ikasturtea eta ohiko ikastaroak izango dituzte aurten ere, osasun-neurriei egokituta. "Arrakasta handiz" amaitu zen aurreko ikasturtea, eta kurtso berria berdin hastea aurreikusten dute AEK-n.
Zabalik da AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Urrian hasiko da ikasturtea. Iazko esperientzia “arrakastatsuearen” ostean, aurten ere ohiko ikastaroekin jarraituko dute, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta.
Hala, hauek izango dira AEKn euskara ikasteko aukerak:
– Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak
– Autoikaskuntza euskaltegian
– Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta
– Online ikastaroak
– Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik
Diru-laguntzak
Erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak) diru-laguntzak ematen dituzte euskaltegian izena emateko. Euskal Autonomia Erkidegoan B2 mailara arteko prozesua doakoa da, maila egiaztatuz gero. Diru-laguntzen gaineko informazioa AEK-ren webgunean (www.aek.eus) eta euskaltegietan kontsultatu daiteke.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!