Zabaleko Bizirik! plataformak mobilizazioa egingo du ostiralean
Ikastetxetik abiatuko da 17:30ean eta Amurrioko Juan de Urrutia plazara joko dute. through Aiaraldea.eus
Zabaleko Bizirik! plataformak bere lehenengo mobilizazioa deitu du ostiralerako, Euskal Eskola Publikoaren alde. Gauzak horrela, taldeak deia bideratu die eskualdeko guraso elkarteei, San Jose auzoari eta Amurrioko herritarrei. 17:30ean hasiko da ibilaldia eta Juan de Urrutia plaza izango dute helmuga.
Astelehenean bertan jakinarazi zuen plataformak Eusko Jaurlaritzak Mendiko eta Zabaleko ikastetxeak fusionatzeko asmoa duela. San Jose auzunean kokatutako zentroaren itxiera ekarriko luke horrek.
Handik gutxira, zenbait iturrik aipatu zuten egitasmoa bertan behera utzi duela erakunde publikoak, baina Zabaleko Bizirik! plataformak berak berretsi zuen ez dutela horren berri ofizialik jaso eta, ondorioz, mobilizatzeari ekingo ziotela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!