Desokupa enpresa zuzenbide ikuspuntutik, legaltasuna, indarkeria, etxegabetzeak…
AKABeko Andu Martinezekin kolaborazioa.
Gaurkoan Desokupa enpresari begiratu nahi izan dio Andu Martinezek, eta zuzenbidearen ikuspegitik aztertu du fenomeno hau. Abadiñoko gertakaria azaldu digu, eta desokupa enpresa zer den eta nola jarduten duten ere. Martinezek ere kontatu digu ze delitu egin ditzaketen Desokupako “langileek”, koakzioak, mehatxuak, indarkeria, eta ze oztopo juridiko egon daitezkeen legalki haien kontra egiteko. Etxegabetze legal eta legez kanpokoen arteko ezberdintasunak aipatu dizkigu, eta zenbait aholku eman Desokupa bezalako jendearekin elkartzen bagara.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Desokupa enpresa zuzenbide ikuspuntutik, legaltasuna, indarkeria, etxegabetzeak...00:21:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!