Oier Araolaza: “Hain barneratuta daukagun eskema binarioa dago dantzen sailkapenaren oinarrian”
"Genero identitatea euskal dantza tradizionalen eraikuntzan" tesia osatu du Araolazak.
Gaur egun euskal dantzetan ohikoak eta betidanikoak iruditzen zaizkigun zenbait gauza ez dira uste bezain neutroak ezta tradizionalak ere. Genero banaketak paper garrantzitsua hartu du azken mendean euskal dantzetan, eta hori aztertu du Oier Araolaza Arrietak, nola eragiten duten euskal dantza tradizionalek genero identitatearen eraikuntzan.
Araolaza bera izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu ikerketaren nondik norakoak. Egiatzat ditugun gezurrak, genero roletan dantzak izandako pisua, ematen ari diren aldaketak eta beste hainbat kontu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oier Araolaza: "Hain barneratuta daukagun eskema binarioa dago dantzen sailkapenaren oinarrian"00:29:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!