Jon Arrieta (Sortu) : “Euskal jendarteak botako ditu Audientzia Nazionala, Guardia Zibila eta 78ko erregimena finean”
2020ko urriaren 12an egindako ekimen batengatik koroaren aurka egin izana leporatu eta Auzitegi Nazionalean deklaratzera deituak izan dira Sortuko 12 kide. Sortuk manifestazio batera deitu du hilaren 16rako, urriaren 12ko protestarien auzipetzea salatzeko. Hamabi lagun Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu izana eta «1978ko erregimenaren gehiegikeriak» salatuko dituzte, besteak beste. Horren inguruan hitz egiteko Jon Arrieta izan dugu Hizpiden.
-
Hizpidea: Jon Arrieta (Sortu) : "Euskal jendarteak botako ditu Audientzia Nazionala, Guardia Zibila eta 78ko erregimena finean"00:10:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!