Ioritz Iglesias (ANkerkeriari STOP!): “Estatu barruan dagoen faxismo horri noizean behin gustatzen zaio era gordin batean adieraztea”
Aurreko astean jakin genuen Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrek 8 urteko espetxe zigorren eskaera fiskalari aurre egin beharko diotela Audientzia Nazionalean hilabete honetan. Epaiketa horren inguruan hitz egiteko Ioritz Iglesias, Ankerkeriari stop plataformako kidea eta Aitor Zelaiaren laguna izan dugu Hala Bediko estudioetan.
-
Hizpidea: Ioritz Iglesias (ANkerkeriari STOP!): "Estatu barruan dagoen faxismo horri noizean behin gustatzen zaio era gordin batean adieraztea"00:13:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!