Juan Luis Napal (Florecica): “Eredu bezala jarri behar zen, beste pertsonek ere kontatu dezaten pasatu zaiena”
Josefina Lambertoren bizitza kontatu dute "Florecica" dokumentalean.
Maravillas Lambertoren ahizpa izateagatik da ezaguna Josefina Lamberto, baina kasu honetan bera izan da protagonista Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek egindako “Florecica” dokumentalean. Josefinaren bizitza kontatzen dute bertan, monja ibilitako urteak, memoria historikoa berreskuratzeko egindako lana eta beste hainbat kontu.
Juan Luis Napal zuzendaria izan dugu gaur Hizpidean. Dokumentalaren nondik norakoak azaldu dizkigu, Lambertoren bizitzaren zertzelada batzuk bota, eta dokumentala ikustera gonbidatu gaitu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Juan Luis Napal (Florecica): "Eredu bezala jarri behar zen, beste pertsonek ere kontatu dezaten pasatu zaiena"00:23:20
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!