Salburua Eskolako zuzendaritza taldeak bere funtziaok alde batera utzi ditu hutsik zeuden bi lanpostu betetzeko
Murrizketak salatzeko elkarretaratzea egin dute Salburua Eskolako irakasle eta gurasoek. Haur hezkuntzan eta gorputz hezkuntzan hutsik zeuden bi lanpostu betetzeko bere funtzioak bertan behera utzi behar izan ditu.
Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Salburua Eskolako irakasle eta gurasoek zentroak bizi dituen murrizketak eta muturreko egoera salatzeko. Eskola kontseiluak ez-ohiko bilkuran erabaki zuen zuzendaritza taldeko kideek zuzendaritza lanak alde batera uztea haur-hezkuntzan eta gorputz-hezkuntzan hutsik zeuden bi lanpostu betetzeko.
Ikasturte hasieratik bi lanpostu gutxiagorekin aurkitzen da Salburuako Eskola. Hezkuntza Sailak langile gehiagoren beharra onartu eta 1.000 kontratazio berri iragarri bazituen ere, zentroek ez dute horren berririk jaso oraindik. Salburuako Eskola da horren adibide; iriala hasieratik kudetau zuen bi langile horien eskaera baina oraindik ez du erantzunik jaso.
Egeora jasanezina bihurtu da zentroan eta ikasleen segurtasuna eta ikasgelen funtzionamendu ona bermatze aldera zuzendaritza taldeko kideek beteko dituzte hitsi dauden bi lanpostuak, zuzendaritza lanak alde batera utzita.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!