Moria kanpamenduko errefuxiatuen berkokapena exijituko dute larunbatean
Sua hartu zuen astearte gauean Lesbos irlako Moria errefuxiatuen kanpamenduak, krisi humanitario larri bat eraginez. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak elkarretaratzea deitu du larunbaterako Andra Mari Zuriaren Plazan Europako migrazio politika salatzeko.
Lesbos (Grezia) irlako Moria errefuxiatuen kanpamenduko 13.000 pertsonak “berehala Europako herrialdeetan birkokatzea” eta hauei harrera duina ematea exijituko du Ongi Etorriak Errefuxiatuak plataformak larunbatean. “Mugak Zabalduz” elkartasun karabanarekin batera elkarretaratzea egingo dute 13:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan.
Astearte gauean piztu zen sua Morian eta honek guztiz kiskali du kanpamendua. Krisi humanitario larria eragin du suteak, 13.000 pertsona bizi ziren kanpamenduan eta dena galdu dute. Milaka pertsonek errepidean ari dira gauak eta egunak pasatzen urik eta janaririk gabe eta poliziak bidea bolkatuta die.
Zaporeak GKErekin bertan lanean dagoen Iñaki Agirre kazetariak lehen pertsonan kontatu zituen Hizpidea saioan bertan bizitakoak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!