Eragile ezberdinek indarrak batu dituzte Biasteriko Txosnak posible egiteko
Arabar Errioxako Gazte Asanbladak, Biasteriko Gazte Asanbladak, Hemendik Harantz kolektiboak eta Subserrak txosnagunea prestatu dute ekainaren 22tik 29ra Biasterin.
Arabar Errioxako zenbait kolektibok euren indarrak batu dituzte Biasteriko txosnak posible egiteko: Arabar Errioxako Gazte Asanblada, Biasteriko Gazte Asanblada, Hemendik Harantz (Errefuxiatuen eskubideen aldeko kolektiboa) eta Subserra eragileak dira aurtengo antolatzaileak.
Azkenengo urteetan, Biasteriko Gazte Asanbladaren ardura izan ohi da txosnagunea prestatzea eta programazioa aurrera ateratzea, baina aurtengo edizioan beste eragileekin elkarlanean egingo dituzte posible jaiak ekainaren 22tik 29ra Zirikatuz lemapean. Lan bateratu horri esker, txosnagunetik haratagoko egitaraua prestatu dute tailer, kontzertu, hitzaldi eta bestelako ekintza ezberdinekin.
“Txosnaguneari esker, Arabar Errioxako mugimendu ezberdinok pausu kualitatibo bat eman nahi dugu, elkarren artean hobeto ezagutzeko eta elkarren artean lan egiteko”, azaldu diote Hala Bediri antolatzaileek.
Bestalde, egitarau zabal honekin, profil ezberdinak erakarri nahi dituzte antolatuta dauden eragile ezberdinetara, lan egiteko gogoa transmitituz.
Egitaraua, egunez-egun
Larunbata 22
- 20:00 ‘4katu etengabe zirikatuz’ kalejira
- 20:30 Txupinazoa
- 21:30 Kontzertuak: Igitaia, paradixo eta DJ ezberdinak txosnetan.
Igandea 23
- 14:30 Luntxa txarangarekin
- 03:00 Roots & Riots
Asteazkena 26 Gazte Eguna
- 13:00 Trikipoteoa
- 15:00 Bazkaria
- 17:00 Bertso-saioa
- 20:00 Ttek Elektrotxaranga!
- 22:30 Kontzertuak. Eh Mertxe!, Puro bandajo y la Chirla, Colorada, Trikoma eta Wavy Roots.
Osteguna 27
- 17:00 Bakarrizketa euskaraz Ion Esnaolaren eskutik
- 19:00 Pintxada irekia
- 23.30 Musika jartzaileak: Zapi, Jon Kea, Dj Ritxi eta Arosound
Ostirala 28
- 13:00 Trikipoteoa
- 15:00 Bazkari herrikoia
- 17:00 Tailer
- 19:00 Kalejira
- 20:00 Presoen aldeko elkarretaratzea
- 20:30 Subserra mugimenduaren aurkezpena
- 22:00 Kontzertuak: Azken Hatsa, Gudazaleak, Exterminio de la Raza, Del Mono eta WC Roca Roll.
Larunbata 29
- 12:30 Elkartasun Saskibaloi partidua
- 18:00 Batukada
- 19:00 Errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea
- 20:00 Pintxopotea eta DJ Rudy Garvia
- 21:30 Suzko malabareak
- 22:00 Kontzertuak: Psycho Rebel Front, Ingravito, Hijas del No eta Personas Muertas.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!