Ikasturteko lehenengo Muinoko Hotsak argazki bidez laburbilduta
Aurreko ostiralean, irailaren 21ean, Libe gasteiztarrek Ilargia erori da diskoa aurkeztu zuen Gasteizko Gaztetxean ikasturteko lehen Muinoko Hotsak jaialdian. Taldeak aurretik iragarri zuenez, azken aukeretako bat izan zen boskotea Gasteizen ikusteko, atseden bat hartu aurretik. Gaua borobiltzeko, Bidasoa aldeko Jupiter Jon taldea igo zen oholtza gainera, %100 Bidehuts, beraien proposamen interesgarriarekin. Gaueko giroa laburbildu dute argazki bidez kontzertu hauetan ohikoak diren Dos Por Dos-eko lagunek.
Argazkiak: Dos Por Dos
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!