59 urteko langile bat hil da gaur goizean Aianox enpresan
Murga herrian kokatuta dagoen Aianox enpresan gertatu da heriotza eta bihotzeko baten ondorioz zendu da.
Lan heriotz ez tramautikoa izan da baina LAB sindikatuak prensa ohar baten bidez adierazi duenez, tartean istripurik egon egon ez izanak, ez du esan nahi heriotza lan orduetan gertatzeak kasualitate hutsa denik. Izan ere, lan baldintza txarrak, presioak eta estresa dira bihotzeko istripuak sortzen dituzten faktore nagusienetakoak. Alegia, lan prekarietatea eta azpikontratazioa ere, mota honetako heriotzak eragiten dituztela salatu du sindikatuak. Are gehiago, datuen arabera, dagoeneko istripu ez traumatikoak, lan heriotzen %25aren atzean daude. Orotara, 71 dira urte honetan bere lanpostuan hil diren langileak. Hori dela eta, bizitza eta enplegu duinak aldarrikatu ditu, elkartasuna eta babesa helarazi die hildako langilearen senideei eta lankideei eta lan harremanen zein joku arauen aldaketa lortzeko antolatzeko eta borrokatzeko deia luzatu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!