4.220 euroko isuna ezarri diote Aiaraldeko Ernairi Tubacexeko lan heriotzak salatzeagatik
Diru hori jada lortu dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek, azken hilabeteetan abiatutako elkartasun dinamikari esker. through Aiaraldea.eus | Txabi Alvarado Bañares
Elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurreran. / Ernai Aiaraldea
Aiaraldeko Ernaiko kide bat epaitu dute gaur goizean Gasteizen, Tubacexen jazotako lan heriotza bat salatzeko eginiko ekintzagatik. 7.000 euroko zigor eskaerari egin behar zion aurre baina, akordio batera iritsi ostean, 4.020 eurotan geratu da zigorra. “3.500 euro eskatzen zizkiguten kalte ordain delituagatik, eta Tubacexek beste horrenbeste eskatzen zigun”, azaldu diote Ernaiko kideek Aiaraldea Komunikabideari, “Tubacexi epaiketa baino lehen ordaindu diogu, eta fiskalak 750 eurora jaitsi du bere eskaera”.
Ordaindu beharreko 4.220 euro horiek jada lortu dituztela nabarmendu dute gazteek, azken hilabeteetan hainbat dinamika jarri dituztelako abian dirua eskuratzeko. Eskerrak eman nahi izan dizkiete hilabete guzti hauetan elkartasuna adierazi dieten pertsonei: “eskualdeko enpresa batzorde eta eragileei, Tubacexeko langileei eta abar. Elkartasun guzti horri esker ordaindu ahal izan dugu isuna %100ean”.
Hala ere, orain arteko aldarri berari eutsi diote: “Ez gara gu epaituak izan behar gaurko egunean, Tubacexeko mafia baizik, ez dutelako inolako erantzunkizunik hartu jazotako bi lan heriotzen aurreran. Kontrara, eskualdeko gazteak kriminalizatzera eta milaka euroko kalte ordainak eskatzera bideratu dute denbora”.
Horren aurreran, gazte antolakundeko kideek argi utzi dute ez direla egindakoaz damutzen. Are gehiago, berriro egingo luketela ziurtatu dute. “Lan heriotzak ez dira normalizatu behar, ez direlako normalak ezta naturalak ere, langileen esplozioaren ondorio gordinena baizik”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!