23 urteko gazte baten hilotza aurkitu dute Zaballako espetxean
Salhaketak jakinarazi duenaren arabera Zaballako espetxeko preso bat hil egin da. Presoak 23 urte zituen eta 4 urte zeramatzan kartzelan.
23 urteko gazte bat hil da Zabllako espetxean. Iragan ostiralean, utzialak 17, aurkitu zuten bere hilotza. L.F.B.C. izenari erantzuten zion gaztea Arabarra zen eta 4 urte zeramatzan espetxean preso. “Saihestu zitekeen tragediatzat” jo du Salhaketak gaztearen heriotza eta salatu egin dute espetxeko funtzionarioek gertaera jakinarazi ez izana.
“Urtez urte arrazoi naturalik gabe hiltzen diren gazteen kopurua etengabe haziz doala” ohartarazi dute Salhaketatik. 2019an bost preso hil ziren Zaballako makro-espetxeko hormen atzean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!