2019an indarkeria matxistak eragindako lehen heriotza salatuko dute
Gasteizen elkarretaratzea egingo dute 19:00etan.
Nervi eta honen senarra hilda aurkitu zituen horien alabak astelehenean, Urruñako (Lapurdi) etxebizitza batean. Gertakariaren gaineko ikerketa martxan jarri zenetik gailendu zen hipotesi bat: indarkeria matxista kasu bat izan zitekeela. Hala dela ziurtatu da: gizonak emakumea hil da hil zuen. Nervin indarkeria matxistak 2019an Euskal Herrian hildako lehen emakumea.
Hilketa matxisten kontrako protokoloa aktibatu du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, eta mobilizatzera deitu du ekainaren 21ean. Urruñan manifestazioa egingo dute eta Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzesk deitu dituzte: Gasteizen 19:00etan Korreos plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!