2018an Gasteizen herri galdeketarik ez egitea erabaki du Gure Esku Dagok asanblada irekian
Aurkezpen labur bat egin ostean, 2018. urtean Gasteizen herri kontsulta burutzearen gaia jorratuko dute Judimendiko Gizarte – Etxean egin duten asanbalda irekian. “Herri dinamika bat izanda, herriak erabaki behar du galdeketa egin edo ez”, adierazi zioten Gure Esku Dago Gasteizko kideek Hala Bediri. Guztira, 50 lagun inguruk hartu dute parte.
28 lagunek herri galdeketarik ez egitearen alde bozkatu dute; 21 lagunek babestu dute herri kontsulta egitea. Adierazi zutenez, “proposamen guztiak kontutan hartuko ziren”, eta horrela egin dute asanbladan.
Aiaraldean eta Zuian udaberrian
Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50a gainditu zuen. 2018. urteari dagokionez, udaberrian, Aiaraldean eta Zuian erabakitze eskubidea gauzatuko dute herri galdeketaren bitartez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!