Maitane (Gasteizko Etxebizitza Sindikatua): “Gure etxeen defentsa bermatu ahal izateko sarea abiatuko dugu”
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak "Hozkailu Hutsik Ez" kanpaina abiatu du eta etxeen babes sarea sortu.
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak “Hozkailu Hutsik Ez” kanpaina abiatu du bizi dugun testuinguruari aurre egiteko tresna gisa eta horren inguruan gehiago jakiteko, bertako kidea den Maitanerekin mintzatu gara.
Salbuespen egoera hasi zenetik Sindikatuak izan duen jarduna azaldu digu. Batetik, etxebizitza doakoa, unibertsala eta kalitatekoa aldarrikatu zutela azalduz eta bertzetik, Sindikatuarekin kontaktuan jarri ahal izateko posta elektroniko bat martxan paratu zutela, etxebizitza arazoak dituen orok bertara idatz dezan. Horrez gain, “Hozkailu Hutsik Ez” kanpaina abiatu dute, diru bilketen bidez, elikagaiak erosteko arazoak dituztenei laguntzeko helburuaz.
Akitzeko, datozen egunetan etxeen babes sarea sortuko dutela azaldu digu, etxeak defendatu ahal izateko eta horien aurka ematen diren erasoen aurrean, efektiboki erantzuteko gaitasunak batzeko.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Maitane (Gasteizko Etxebizitza Sindikatua): "Gure etxeen defentsa bermatu ahal izateko sarea abiatuko dugu"00:12:35
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!