10 urteren ondoren agur esango du Topatuk Gazte Proiektu Komunikatiboan urrats berriak emateko
10 urte bete zituen urtarrilean Topatuk eta martxoaren 1ean itxiko ditu ateak, bide berri batetik Gazte Proiektu Komunikatiboa berrasmatzeko. Otsailaren 27an dute bide horren lehenengo geralekua, Gasteizen, Hala Bedi ondoko lokalean egingo den mahai inguruan.
Urtarrilean eman zuen Topatuko lantaldeak azken hilabeteetan aurrera eraman duten hausnarketaren berri: “Zein dira Gazte Proiektu Komunikatiboaren erronkak gaur egun? 2020an nolakoa izan behar du proiektu honek? Nola ulertzen dugu komunikazioa egun?”
Hausnarketa horrek eman bide eman dio asteburuan iragarri zuten albisteari, Topatuk agur esango du martxoaren 1ean. Ez da agur huts bat izango, bidea urratzen jarraitu eta Gazte Proiektu Komunikatiboa 2020ra ekarriko baitute.
Gazte ahotsa Euskal Herrian
Irekitzear den bide berri horren lehenengo geralekua Gasteizen du Topatuk. “Gazte ahotsa Euskal Herrian” mahai ingurua antolatu dute otsailaren 27rako, Hala bedi ondoko lokalean, arratsaldeko 18:00etan.
Komunikazioaren gaur egungo erronkak aztertuko dituzte Maialen Kortabarriaren gidaritzapean eta Maider Galardi, Ion Tellleria, Igor Goikolea eta Garazi Conderen pare hartzearekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!