Ekialde Hurbila| “Lekualdatutakoen kopurua ia bikoiztu egin da azken hamarkadan”
Mundura begirako tartean, Ekialde Hurbilaren inguruan mintzatu gara Aitor Bikandirekin.
Lau astetik behin izaten dugun Ekialde Hurbileko kolaborazioa lekualdatutako pertsonen kopurua azalduz hasi du Aitor Bikandik, izan ere, 2010ean 40 milioi pertsona lekualdatu behar izan baziren, azken urtean 79,5 milioi izan dira haien jaioterritik ihesi atera behar izan direnak.
Siriako egoerari erreparatu diogu ondotik, 6,6 milioi errefuxiaturekin eta 380.000 hildako utzi dituen gatazkarekin. Yemeneko egoeraz mintzatu da jarraian, munduko biztanleriareik zaurgarriena dela azalduz eta koronabirusak gogor jo duela aztertuz.
Libiako egoeraz ere hitz egin du, Haftarren gainbehera eta horren kausa eta ondorioetan sartuz. Honetan guztian Egiptok edukitako papera aipatu du. Irakeko egoeraren berri emanez bukatu du kolaborazioa.
Kolaborazio guztia hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!