“Dolurik gabe diogu: Espainiapean ezin da”
Ekintza egin du Ehun euskal errepublikarren mugimenduak Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. "Dolurik gabe diogu: Espainiapean ezin da" lelopean zabaldu dute sare sozialetan bideoa. "Elektriken mafiei aurre egiteko" bi modu ezberdin azaltzen ditu.
Sare sozialetan zabaldu dute ekintzaren bideoa, agiri batekin batera. Irudietan, alde batetik, Ehun-eko ekintzaile bat Gobernu autonomikoak Gasteizko Donostia kalean duen egoitzako argiak estaltzen ageri da eta bestetik, “elektriken mafiei aurre egiteko” bi modu ezberdin azaltzen ditu bideoak.
Zabaldutako agirian diotenez, “egiturazko arazoak, eliteentzako negozioak dira, horrela aberasten dira aspalditik. Horregatik, 78ko erregimenari edo frantziar erregimenari egiturazko arazoak konpontzea eskatzea, antzua dela iruditzen” zaiela adierazten dute.
Garai ilunak bizi ditugula eta etorkizun hurbila are ilunagoa datorrela dio Ehun-ek. “Horregatik, herri mugimendu guztiei, “estatu auzia”-ren inguruan hausnartu eta eztabaidatzera gonbidatu nahi” ditu euskal errepublikarren mugimenduak.
Azkenik, mugimenduak ateak zabalik dituela dio, “bizitzea mereziko duen bizitza nahi duen ororentzat.”
Hemen bideo osoa ikusgai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!