“Dinamika desobedienteak herria astintzeko, egoera ikustarazteko balio du”
Hiru hilabete ezkutuan eman ondoren, larunbatean agertu ziren jendaurrean Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pou gazteak, ezkutatzera eraman zituzten helburuak lortutzat emanda. Epaiketa politikoak salatzeko eta beren egoera ikusarazteko ezkutatu ziren bi gazteak urrian, eta ordutik bilatze eta atxilotze agindupean egon dira. Larunbatean, Gasteizko Bake kaleko etxebizitza bateko balkoian kateatuta agertu ziren, eta bertan atxilotu zituen Ertzaintzak. Etxebizitzaren azpian zeuden ehunka lagunen gertuko babesa eta berotasuna jaso zuten bi gazteek atxilotzeko unean.
Atxilotu aurretik Goizanek eta Unaiek Hala Bedi Irratiko kideekin izandako elkarrizketan dinamika desobedientearen garrantzia azpimarratu dute. Onartu dute 100 egun etxetik kanpo egotea “gogorra” izan dela, baina euren etxeetako ateak ireki dizkietenek “ikaragarri indartu” dituztela. Larunbateko giza katerako deia ere egin dute: “Inflexio puntu garrantzitsua da larunbateko giza katea. Indar erakustaldia, guretzat oso garrantzitsua da giza kate hau”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!