• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Datu kezkagarriak jaso ditu LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko txostenak

Datu kezkagarriak jaso ditu LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko txostenak

 14 maiatza, 2019  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Datu kezkagarriak jaso ditu LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko txostenak sarreran

Soilik azken urtean 13 kasu jasotzen ditu Lumagorri HAT-k landutako txostenak; Gasteizko Udaltzaingoak, berriz, ez du salaketarik jaso.

Datu kezkagarriak jaso ditu LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko txostenak

Sexu-eta genero-dibertsitatearen aurka Gasteizen izandako erasoen eta gorrotodelituei buruzko II. txostena. Horrela deitzen da Lumagorri HAT taldeak bigarren urtez jarraian aurkeztu duen lana.

78 orrialde dituen txostena –hemen irakurgai– aurreko urtean aurkeztutakoaren jarraipena da, 2018ko maiatza-2019 apirila tarteak kasuak biltzen dituena. Titular nagusietako bat hurrengoa da: guztira 13 kasu jasotzen ditu bigarren txosten honek, iazkoan 15 bildu zirenean. Hala ere, Lumagorriko kideek argi dute: 2018an, aurreko urtean leku eta baldintza berberetan gertatu ziren hainbat eraso ezin izan dira egiaztatu eta, horrenbestez, ezin izan dira zenbatu.

Eraso gehienak homosexualen eta transexualen aurkako zuzeneko diskriminaziokoak izan dira. Bestalde, 2017ko txostenean ez bezala, txosten honetan jasotako erasoak sakabanatuagoak egon dira: oso leku ezberdinetan izan dira (Gasteiz hiribidean, Zabalgunean edo Alde Zaharrean).

Horretaz gain, homosexualen aurkako pintadak, abesti homofoboak espazio publikoan edo aldizkari batean agertutako  azal anofobikoak eta pasibofobiokoak ere biltzen ditu txostenak. Eliza katolikoa ere hizpide izan dute, bertako ordezkariek homosexualitatea sendatzeko terapien inguruan egindako adierazpenak salatuz.

Genero berekoen arteko biolentziari dagokionez, 2017ko txostenean bezala, aurten ere bi kasu ageri dira. “Errealitate berri hori dela-eta, ezinbestekoa da eztabaida sakona egitea eta lege bidez antolatzea gaia, gaur egun legedian jasota ez dagoen diskriminazio-mota hori errotik kentzeko”.

Kasuei dagokionez, emakume transexual baten kontrako bortxaketa gogor gaitzetsi dute bortxatu izana: “Biolentzia matxista da hori […]: matxismo misoginoa eta transfobia”.

Baliabide eskasak

Lumagorrik erasoak antzematerako orduan kristalezko sabai bat dagoela uste du, elkarteak dituen baliabide eskasen ondorioz: borondatezko lana eta logistika mugatua.  Hau da, kontziente dira informean agertu diren baino eraso gehiago daudela eta horretarako datu bat nabarmendu dute: kasuen % 90a ez da salatzen eta kasu guztiak antzemateko mugak daude.

Gasteizko Udaltzaingoaren iturrien arabera, ordea, ez da salaketa bat ere tramitatu sexu-orientazioagatik edo identitateagatik. Ertzaintzan, berriz, salaketa bat jaso dute. Datu horiek, Lumagorriren arabera, errealitate sozialaren eta errealitatearen judizialaren artean alde handia dagoela egiaztatzen dute.

Lumagorrik jasotako kasu asko ez daude tipifikatuta Zigor Kodean gorroto-delitu gisa, eta, horrenbestez, legeak ez du jaso diskriminazioa bere osotasunean. Bigarrenez, biktima askok ez dute salaketarik jartzen.

Behatokia, beharrezkoa

Ikusgaitasunari eta gorroto-diskurtsoari dagokionez, ondorio argia atera dute informean: eremu publikoan ikusgaitasuna handitu ahala, gero eta eraso gehiago egongo dira. “Askatasunerako espazio gehiago konkistatu ahala, LGTBIfobia soziala nozitzeko arriskua ere handitu egiten da, Madrilen eta Bartzelonan, esaterako, egiaztatu izan denez”.

Zentzu honetan, txostenaren amaieran LGTBIfobiarekin amaitzeko hainbat gomendio jarri dituzte mahaiaren gainean. Sexu- eta genero dibertsitatearen aurkako gorroto-delituen Gasteizko Behatokia martxan jartzea beharrezkoa ikusten dute, eta hari behar dituen baliabideak hornitzea. “Baliabide horren sorrera berri atsegina da, Lumagorrik eremu honetan duen esperientzia aintzat hartuta”.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Tattoo Circus Bilboko Karmelan, “Espetxeak Apurtu!”
¡Qué mundo! | Contextualización histórica de África subsahariana →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT