Dani De Ayala (SEAD elkartea): “Etsituta baino, nazkatuta daude Saharan”
Tokiko Gobernu Batzarrak SEADen Lagunen Elkartearekiko hitzarmena onetsi du gaur, eta horren bitartez Gasteizko Udalak 320.000 euro baliatuko ditu aurten saharar herriari laguntzeko proiektuetarako. Gasteizen 1995etik ari da saharar errefuxiatuentzako lankidetza-proiektuak laguntzen, eta ekintza programa zehatz bat egiten da urtero. SEADeko kidea da Dani De Ayala.
Positiboki baloratu dute diru – laguntza, izan ere, asko dira elkartetik aurrera ateratzen dituzten proiektuak eta egun ere aurrera atera nahi dituztenak. De Ayala, Saharako kanpamenduetatik bueltatu berri da, eta kanpamenduetan egoera gogorra den arren, lurralde okupatuetan are larriagoa dela salatu du, elkarteak berak arazo ugari izanez bertan lan egiteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!