Bikotekidea abortatzera behartzea egotzita, gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen
Emakume adingabe batek Gasteizko etxebizitza batean izandako abortua ikertzen ari da Ertzaintza. Haren bikotekidea atxilotu egin dute, neska abortatzera behartzea leporatuta. through Argia.eus
Larunbatean atxilotu zuten gizona, Salburua auzoko etxebizitzan bertan. Emakumea, aldiz, ospitalera eraman zuten, artatua izan zedin. Iluntzeko 21:00ak inguruan Ertzaintzak abisua jaso zuen, emakume gazte batek umea galdu zuela. Poliziek eta haiekin batera bertaratu ziren sendagileek gertatutakoa berretsi zuten; neska ospitalera eraman eta bikotekidea atxilotu zuten, emakumeen kontrako erasoekin lotutako delitua egotzita.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!