Jule Goikoetxea: “Jokoa eta arauak aldatu behar dira; eragiteko tresna da Lisipe bilduma”
Jule Goikoetxea Lisipe saiakera feministen bildumaren editorea da. Gaur bertan aurkeztu dute bilduma Donostian, baina horren aurretik HIZPIDEA magazinan egon da gurean Goikoetxea. Bildumaren inguruan eta bertan topatuko ditugun eduki ezberdinen inguruan mintzatu gara editorearekin eta pozik agertu da momentuz izan duen harrerarekin. Bilduma euskara hutsean argitaratuko dute, ekonomia, militantzia edota borroka molde ezberdinak landuz. Autoreen artean aurkitzen dira Idurre Eskisabel, Ainhoa Etxaide, Oihana Etxebarrieta, Zuriñe Rodriguez edo Kattalin Miner.
Lehenengo liburua Zuriñe Rodriguezek eta Oihana Etxebarrietak ekoiztutako “Borroka armatuak eta kartzelak” izango da, eta Rodriguez elkarrizketatuko dugu HIZPIDEA irratsaioan astelehenean bertan, 09:25etatik aurrera 88.8-n edo halabedi.eus-en. Gainera, gaurko aurkezpenaz gain, aurkezpen ezberdinak egingo dituztela iragarri du Goikoetxeak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!