X. Hala Bedi Rock arrakastatsuaren aftermoviea
350 lagun inguru bildu ziren Gasteizko Gaztetxean Arabako sei talderen zuzenekoak ikusteko.
Eguraldia lagun, ederto joan zen Gasteizko Gaztetxean aurreko larunbatean ospatutako Hala Bedi Rock jaialdiaren hamargarren edizioa. Hala, Gaztetxeko agertokitik makina bat talde igaro ziren eta rock musika izango da protagonista Gasteizko erdigunean dagoen muinoko etxe sorginduan.
Aurten, Los Misterios, Jolly Rogers, Fase Bruma, Konpost, Iramo eta Paradixo taldeek izan ziren oholtza kiskaltzen eta gitarrak astintzen.
Ohiturari jarraituz, Gaztetxean kontzerturik eskaini ez duten taldeak izan ziren protagonistak, arabarrak guztiak.
Gainera, oholtza gainean aritu ziren talde bakoitzaren kantu bat duzue jarraian:
KONPOST
JOLLY ROGERS
IRAMO
FASE BRUMA
LOS MISTERIOS
PARADIXO
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!