[HALABIDEO] Bost gaztek jazarpen polizialak salatu dituzte Gasteizen
Bost gaztek jazarpen poliziala salatu dute Gasteizen. “Kolaborazio eskaerak jaso ditut, baita soldata eskaintzak ere” adierazi du jazartutako gazte batek. Eleak Mugimenduarekin egindako prentsaurrekoan, Maialen Begiristainek jakinarazi zuen kasu gehiago ematen ari direla, eta hauen berri emateko eskatu zuen; mugimenduasortzen@gmail.com helbidea jarri dute horretarako martxan. Hala Bideo Begiristainekin eta jazartutako bi gazterekin egon da
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!