Hala Bedik 2019-2020ko parrilla aurkeztu du
Azkenengo urteetan bezala, Hala Bedi irratiko parrilla ezagutzera eman zuten pasa den larunbatean antolatutako Parrilladan. Entzungai egongo diren programa berrien eta magazinen nondik norakoak jasotzen duen bideoa duzue hemen.
Ohiko magazinetaz gain (Suelta la Olla, Hizpide eta Zebrabidea) 38 irratsaio propio ekoiztuko ditu Arabako irrati libreak ikasturte berrian zehar, horietatik zazpi programa berriak izango dira: Alakatu, Joan zikutara, Etxean Jaus, Klask!, Kontrapas, La conquista del punk eta Zuretzako mezua.
Hala Bedi irratiaren bi kateetan egongo dira edukiak entzungai: Hala Bedi Bat-en kate elebidunean (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan)
eta Hala Bedi Bi-n, euskara hutsezko katean (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan)
38 irratsaioetatik 13 programa euskaraz eskainiko ditu irratiak, 24 gaztelaniaz eta azken programa bat galegoz. gure katean. Gainera Arrosa sareari esker Euskal Herriko beste irrati batzuetan ekoitzitako 13 irratsaio ere entzun ahal izango dira Hala Bediren uhinetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!