Desobeditzen jarraitzeko deia egin dute Mozal Legearen bigarren urteurrenean
Larunbatean, uztailaren 1ean, Mozal Legea indarrean sartu zenetik bi urte bete ziren. Gasteizen Eleak/Libre mugimenduak deitutako manifestazioa burutu zuen herri mugimenduak, ‘Mozal Legeari ez! Herriak desobedientzia!’ lelopean, aurreko asteetan zehar egindako desobedientzia dinamika ixteko, baina desobedientzia praktikara eramaten jarraitzeko deia eginez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!