[BIDEOA] 2012ko martxoaren 3ko eserialdia epaituko dute
2012ko martxoaren 3an, urtero bezala eta greba orokor baten bezperetan, 1976an poliziak erahildako langileak gogora ekartzen duen manifestazioa burutu zen Gasteizen. Manifestazioaren ostean, gazte andanak PPren eta gobernu delegaritzaordearen egoitzen parean eserialdi bat burutu zuten. Orduan, Ertzaintza agertu eta bortizki oldartu zen, gazteak kolpatzen eta atxilotzen. Gainera, kargak eta gehiegikeriak ospitalean jarraitu ziren, zaurituekin eta elkartasuna adieraztera hurbildutakoekin.
Orain, azaroaren 23 eta 25ean Gasteizen burutuko den epaiketan, 6 gazteren aurka guztira 6200€ isuna eta hauetako 4ri guztira 7 urteko espetxe zigorrak eskatzen ditu fiskalak. Bitartean, zaurituak izan ziren gazteen salaketa guztiak baztertuak izan dira.
Auziperatutako 3 gazterekin egon gara, Markel, Iñaki eta Ibairekin, alegia.
El 3 de marzo de 2012, como cada año y en vísperas de una huelga general, Gasteiz salió a las calles para recordar a los obreros asesinados en 1976. Tras la manifestación, numerosas jóvenes realizaron una sentada frente a las sedes del PP y de la subdelegación del gobierno. Entonces apareció la Ertzaintza, que cargó brutalmente, golpeando y deteniendo a jóvenes. Además, las cargas y abusos continuaron en el hospital, contra las personas heridas y quienes habían acudido a solidarizarse.
Ahora, en el juicio que se celebrará en Gasteiz el 23 y 25 de noviembre, la fiscalía pide 6200€ en multas para 6 jóvenes, y un total de 7 años de prisión para 4 de éstos. Mientras, todas las denuncias presentadas por jóvenes heridas han sido archivadas.
Hemos estado con Markel, Iñaki e Ibai, 3 de los jóvenes imputados.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!