Basoaren koloreak: basogintza eredua bidegurutzean
Azken aldian, euskal basoetan jazotako gaitzaz asko hitz egin da. Antza denez, Lecanosticta acicola onddoak eragindako gaixotasunak jota, pinuak hilzorian daude Euskal Herriko basoetan. Nahiz eta ondorio larrienak Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren, gure lurraldea ez da egoera honetatik kanpo geratu.
Arabako basogintzaren ahots ezberdinak bildu ditu Hala Bideok erreportaje honetan, egoera zehatz honetatik doan arazoa ezagutzeko eta basogintza ereduaz sakonean hausnartzeko. Zein izan da egoera hau eragin duen arazoa? Nola garatu da basogintza eredua Euskal Herriko herrialde ezberdinetan? Ba al dago alternatibarik?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!