[Albistea] “Lege injustuak desobeditu!” mobilizazioak aurkeztu dituzte
Hamarnaka lagun bildu dira “Lege injustuak desobeditu” mobilizazioaren aurkezpenean. “Eskubide sozialak lapurtzen dizkigute, bestetik eskubide horien alde borrokatzeko eskubidea kentzen digute”, hori dela eta, datuak eta mobilizazioak eman dituzte jakitera.
Duela urtebete, 2015eko uztailaren 1ean, Mozal Legeetan aipagarrienetariko bi indarrean sartu ziren: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Kode Penalaren Erreforma. Araba, Herritarren Segurtasun Legearen aplikazioan txapeldun dea adierazi dute. Datuak ere jakitera eman dituzte:
Zigortutako 1.613 arabarretatik, 685 (% 42) adierazpen eta protesta eskubideei eragiteagatik polemikoenak gertatu diren artikuluekinzigortu dituzte.
Hori dela eta, ostiral honetarako, Uztailaren 1erako, mobilizazioa iragarri dute Gasteizko Andra Mari Zuriaren enparantzan. Azaldu dutenagatik, “Gasteizko deialdia askotariko mugimendu herritarren artean antolatu dugu. Feministak, migratzaileen aldekoak, gazteenak eta jubilatuenak, sindikatuak edo oinarrizko eskubide sozial eta politikoen artean dihardugunak”.
Horren inguruko elkarrizketa egin dute gaur HIZPIDEAn gaiaren inguruan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!