Bi lagun deklaratzera deituak izan dira urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeagatik
Gasteizko Justizia Jauregiaren atarian elkarretaratzea deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartakak urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeagatik akusazio penala jaso duten bi gazteak babesteko.
Bederatzi hilabete igaro dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak “lan, pentsio eta bizitza duinen alde” Greba Orokorra deitu zuenetik. Gaur urtarrilaren 30eko greba deialdiko piketeetan parte hartu zuten bi grebalari akusatu bezala deklaratzera deituak izan dira Arabako Justizia Jauregian.
“Eskubide sozial eta politikoen alde”, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratzea burutu du epaitegien aurrean deklaratzera deitutako bi kideei babesa adierazteko.
#U30GrebaOrokorra|ko piketeetan parte hartzeagatik deklaratzera deitu dituzte Irene eta Jon kideak❗️@EskubideenKarta|ren deialdia urriaren 19rako:
📍 Gasteizko Justizia Jauregia
⏰ 12:00Eskubide zibil eta politikoen alde,
bizitza duinen defentsan,
gazteon oraina borrokan da! pic.twitter.com/eGrnvv6vFv— Ernai (@ernaigazte) October 16, 2020
Salatu dutenez, urtarrilaren 30eko hartan, langile ugarik pairatu zituzten identifikazioak, erasoak eta mehatxuak. Gasteizen 1.500 euroko hiru isun eta 751 euroko bi isun jaso dituzte zenbait grebalarik. Hala Bediko argazkilari bat ere identifikatu eta mehatxatu zuen Gasteizko Udaltzaingoak.
Urtarrilak 30: Duintasunaren defentsan, Greba Orokorra
Lan, pentsio eta bizitza duinen defentsan Greba Orokorra deitu zuen urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Azken urteetako borroka sozialen bultzadaz Arabako kaleak hartu zituzten milaka eta milaka grebalarik. Goizeko piketeek lantokietako jarduna eten zuten eta eguerdian 25.000 lagun atera ziren Gasteizko kaleetara. arratsaldean mobilizazioek aurrera egin zuten Araba osoan zehar.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!