Batuta, Judimendiko elkartasun sarea jaio da
Elkartasuna, komunitatea eta salaketa landuko dituzte, "guztien etxea izango den auzoan".
Judimendiko parkean auzokide talde batek burututako asanbladan eman diote hasiera Batuta, Judimendiko elkartasun sareari. “Pandemia garaiak sortutako egoerak eta batez ere etorkizunean etorriko diren problematika” ezberdinen aurrean auzokideen artean antolakuntzarako formula eta espazio berrien “beharra” mahai-gaineratu duen.
Bertan azaldu dute, zeintzuk izango diren eragile berri honek edukiko dituen “hiru oinarriak: elkartasuna, komunitatea eta salaketa”. Hiru hanka hauek izango dira jardunaren oinarria, antolatzaileen arabera. Hanka bakoitza lantzeko ekimen ezberdinak jarriko dituzte martxan. Elkartasuna (elkartasun txokoa martxan jarriko dute), komunitatea (ekintzen bidez sarea jostea, auzokideon arteko harreman naturalak sortuz) eta salaketa (auzoaren eta auzokideen egoeren inguruko kanpainak burutzea).
Bestalde azken hilabeteetan auzokide ezberdinekin edukitako hainbat elkarrizketen ondorioak eraman dituzte asanbladara. 4 problematika nagusi (etxebizitzarena, zaintzarena, komertzio-txikiena eta kulturartekoatasunarena) identifikatu dituztelarik. Gainera “guztien etxea izango den auzoa” eraiki nahi duten auzokide hauekin parte-hartzeko aukeretaz ere hitz egin da. Aukerak anitzak izango dira, hilabetero ospatuko dituzten “auzo asanbladetan, lan-talde espezifikoetan, talde motorean, online harremana edukitzen edota besterik gabe bakoitzaren ingurukoen egoerataz kezkatzen.”
Behin asanblada bukatuta mahai eta aulki batekin jarri dira parkearen sarreran, auzokideei kolektibo berriaren inguruan informazioa emateko. Komertzio ezberdinetatatik pasatu dira euren planen inguruan hitz egitera.
Hurrengo auzo asanblada, Maiatzaren 20an 18.00etan burutuko dute, Cola i Goiti kalean, Auzo Elkartearen lokala dagoen tokian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!