• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Besteak > Azaroaren 25ean “kaleak hartzeko” deia egin du Gasteizko Mugimendu Feministak

Azaroaren 25ean “kaleak hartzeko” deia egin du Gasteizko Mugimendu Feministak

 21 azaroa, 2022  Erredakzioa InAlbisteak, Besteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Azaroaren 25ean “kaleak hartzeko” deia egin du Gasteizko Mugimendu Feministak sarreran

“Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duen bitartean”, salatu dute Mugimendu Feministako kideek. Horrez gain, argi utzi nahi izan dute soilik borrokaz, saretzeaz eta antolakuntzaz posible dela aurrera egitea eta indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea.

Azaroaren 25ean “kaleak hartzeko” deia egin du Gasteizko Mugimendu Feministak

Mugimendu feministak, aurtengo azaroaren 25ean, jasan duen kriminalizazio saiakera sistematikoa nabarmendu nahi izan du; indar polizialen zein instituzioen aldetik jasandakoa, hain zuzen ere. Urrian, esaterako, lau pertsona jazarri zituen poliziak aborto eskubidearen aldeko kontzentrazio batean. Eraso hauen aurrean emakumeen eta sexu-genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez dutela helburu salatu dute.

Erasoen aurrean, “elkar zaindu eta elkar babestea” bide bakarra dela mahaigaineratu dute. “Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan sakontzen jarraituko dugu” esan dute. Emakume eta sexu-genero disidenteen bizitzak egunero kolpatzen dituen indarkeria anizkoitzekin amaitzeko ordua dela diote: “ardura, denona da”.

Azaroaren 24an mahaingurua

Gaia lantzeko asmoz azaroaren 24an, osteguna, mahainguru bat antolatu dute “Beldur eta kontrolaz hizpide” izenburupean. Hiru hizlari arituko dira: Gasteizko eraso matxisten aurkako protokolo lantaldeko kide bat, Algortako Mugimendu Feministako kide bat eta Maialen Arteaga Gonzalez kazetaria. 18:00ean Emakumeen Etxean izango dute zita.

Azaroaren 25ean mobilizazioa

Azaroak 25ean berriz, 19:00ean abiatuko da mobilizazioa San Anton plazatik. Gasteizko Mugimendu Feministak ekintza hauetara animatzeko deia egiten du: “Eraldaketa gure esku dago eta horretarako feminismoan kolektiboki borrokatzen jarraitu behar dugu. Antolakuntza feministaz boteretu gaitezen!”

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Arabako metalgintzako hitzarmena sinatu dute
Mikel Garai: “Gaztetxe batek autoekoiztu eta autofinantziatutako Euskal Herriko lehenengo fikziozko filma da.” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT