• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Besteak > Auzoan emantzipatu eta bizi nahi dute Judimendiko gazteek

Auzoan emantzipatu eta bizi nahi dute Judimendiko gazteek

 16 otsaila, 2022  Erredakzioa InAlbisteak, Besteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Auzoan emantzipatu eta bizi nahi dute Judimendiko gazteek sarreran

Judimendiko 18 eta 30 urteko gazteen artean %76a bizi da gurasoen etxean, eta horietatik hiru laurdenek emantzipatu nahi eta ezin. Etxebizitza problematika gazte ikuspegitik lantzeko dinamika berria aurkeztu du Jumendiko Gazte Asanbladak, bizi proiektuak auzoan garatzeko haututik egoera salatzeko.

Auzoan emantzipatu eta bizi nahi dute Judimendiko gazteek

Etxebizitza problematikari heldu eta gazteen ahotsa argitara ekarri nahi izan du Judimendiko Gazte Asanbladak, eta dinamika berria aurkeztu dute horretarako: Gure bizitza proiektatu, Judimendin emantzipatu!. Ez da etxebizitzaren gaia jorratzen duten lehen aldia, asanbladak hainbat urte baitaramatza askotariko lanketak egiten horren inguruan. Hala ere, egoerak okerrera egin duela ikusita, berriro ere mahai gainean jarri nahi izan dute auzia.

Auzoko gazteek emantzipatu eta bizi proiektuak garatzeko dituzten zailtasunak jaso, aztertu eta ezagutarazteko inkesta bat egin dute asanbladako kideek. Esanguratsuak dira ateratako datuak, besteak beste, arazoa bistaratzen dutelako: 18 eta 30 urteko gazteen artean %76a gurasoekin bizi da eta ehuneko horretatik %75ak emantzipatu nahi du.

Etxebizitzaren prezioa gora

Gazte Asanbladak azaldu duenez, urte gutxian 130 euro igo da alokairuaren bataz besteko prezioa. Salmentarena ere igo da, 199.321 €-koa izateraino. “Etengabeko igoera honekin nola izango da posible gure bizi proiektuak gurasoen etxetik kanpo garatzea? Auzoan egindako inkesten arabera, gurasoekin bizi direnen %93ak ezin dio aurre egin 722,5€ ko alokairuari”. Gainera, prezio altua emantzipatzeko zailtasuna izateaz gain, alokairuan bizi direnek ere arazoak izaten dituzte ordaintzeko.

Auzoa zahartzen eta 300 etxe huts 

Judimendin 3059 etxebizitza daude eta horietatik 300 baino gehiago hutsik, %10a baino gehiago. Hala ere, auzoa zahartzen ari dela diote Judimendiko gazteek, 50 urtetik gorakoa baita biztanleriaren bataz besteko adina: “urteak pasa ahala auzoak egoera berdinean jarraitzen du, bataz besteko adin tartea gora eta etxe bizitzen okupazio tasa behera”. Egoera horren errudun zuzenak ere seinalatu dituzte, etekina ateratzen duten banketxe eta inmobiliariak, hain zuzen.

Gazteek auzoan bizi eta emantzipatzeko hautua

Egora horren aurrean, bizi proiektuak auzoan garatzeko hautua hartzen dutela azaldu dute Judimendiko Gazte Asanbladako kideek, eta konpromiso horretatik, etxebizitzaren problematika salatzen jarraituko dutela.

“Sarritan entzun ohi dugu gazteok ez dugula gurasoen etxetik alde egin nahi, baita lana topatzeko zailtasunak eta gogo ezak ditugula, beti gure bizkar gainean presioa jarriz. Baina nola emantzipatuko gara behin behineko lan kontratuak, soldata eskasak, bizi proiektua aurrera eramateko ezintasuna… baditugu? Bizitzaren prezioa gora doa, argindarraren prezioa, urarena, etxebizitzarena,… bizitzarako beharrezkoak diren materialen preziok gora, eta berriz gure soldatak behera. Noiz hartuko dira benetako neurriak instituzioetan etxebizitzaren prezioa erregulatzeko?”

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Larraitz (Gasteizko Gaztetxea): “Kapitalismoak sortzen digun mundu ikuskera horrekin apurtzeko aukera bat da Gaztetxean parte hartzea”
Argantzongo Udalak berretsi egin du Araban integratzeko hautua, Gaztela eta Leongo Juntak errekerimendua jarri ostean →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT