A desalambrar: E-06 Berriz altxa Haiti!
Haitiren egoera sozio-politikora gerturatu nahi dugu gaurkoan eta horretarako Islanda Micherline elkarrizketatuko dugu. La Vía Campesinako parte den erakunde bateko kidea da bera Rasin Kan Pèp La antolakundearen barne egoteaz gain. Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren 'Basta de hipocresia' kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu. Gaurko kolaborazioan 1986ko pelikula argentinarra ekarri nahi dugu gogora, Hector Oliverak zuzendutako “La noche de los lápices” haiz zuzen ere. Memoria ariketa hau Iñigo Bilbaoren eskutik biziko dugu, filmak ondo baino hobeto islatzen baitu zinema politikoa deritzonaren zentzu eta fundamentua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!