A desalambrar: E-20 Inperialismoari tripak ateratzen
Kurtxo hasieran bezla, Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Sara Frioni, cambiare rotta, gazte antolakunde comunista italiarreko kidea izango dugu mintzalagun. Ostean abestiaren erradiografian Al Namrood-en "Xenofobia" izango dugu entzungai. Azkenik kolaborazioan 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!