Armentia Ikastolan ospatuko den Araba Euskarazek badu bideoklipa
Antton Aranbururena da 'Gertu' kantaren letra eta Koldo Martínez de Luko eta Adrián Royok ekoitzi dute abestia. Hala Bedik egin du bideoklipa.
Ekainaren 16an Armentian ospatuko den Araba Euskaraz jaialdiak badu kanta eta bideoklipa. Koldo Martínez de Luko eta Adrián Royo gasteiztarrek abestia egin dute; letra, berriz, Antton Aranbururen esku geratu da.
Abesti berritzailea dugu aurtengoa: Dixieland estilokoa, New Orleanseko jazz erritmoa irudikatzen ditu. Letra-egileak eta konpositoreek Gasteiz hiriarekiko dituzten sentimenduak islatu dituzte, baita euren maitasuna euskararekiko ere.
ARTgia Sorgune aretoane gindako aurkezpenean ere Armentia ikastolako ikasleak izan dira protagonistak, Hala Bedik ekoitzi duen bideoklipean bezala.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!