[ARGAZKI GALERIA] Osasun-langileek kalitatezko larrialdi zerbitzu seguru bat exigitu dute Gasteizen
Gasteizko herriak kalitatezko larrialdi zerbitzua eta asistentzia seguru bat eskatu zuen larunbatean Txagorritxuko langileekin batera. Azpimarratu dutenez, "kolapsoa ez da unean uneko zerbait. Pertsonala falta da"
Hitzordua herritar guztiek ireki dute, eta 12:00etan “performance” batekin hasi da, zerbitzu horretan lan egiten duten osasun-langileen egungo egoera erakusteko. Izan ere, azpimarratu dutenez, “kolapsoa ez da unean uneko zerbait. Pertsonala falta da”, azpimarratu dute.
Aldarrikapen horiek laugarren mobilizazio astea betetzen dute. Egunero, astelehenetik ostiralera, langileak Txagorritxuko atean biltzen dira 07:30etik 08:15era. Eta astelehenetan ere bai, 14:30etik 15:15era.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!