ARGAZKI GALERIA | LABek jangelen alde egitea eskatu dio Hezkuntza sailburuari
LAB sindikatuak mobilizazioa egin du gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari, jangeletako langileen ordezkariekin hitz egiteko eser dadila eta zerbitzuaren aldeko apustu garbia egin dezala eskatu diote.
Gaur goizean LABek Lakuan egin duen mobilizazioan jantokien egoera mahai gainean jarri du.
Batetik, jangelak ere hezkuntza prozesuaren parte direla eta ume guztiei bermatu behar zaien eskubidea dela gogoratu dute. Pandemiaren testuinguruan, ordea, eskubide hori urratua izaten ari dela salatu dute: aurten 17000 haur at gelditu dira.
Horrez gain, zerbitzu egoki bat bermatzeko langile bakoitzeko dagoen ume kopurua murrizteko beharra dagoela aipatu dute.
Gainera, kontratu partzialetan oinarritutako lan sektore feminizatua eta prekarizatua dela adierazi dute. Orotara, 800 langilek osatzen dute.
Hori guztia dela eta, Hezkuntza sailburua den Jokin Bildarratzi datorren ikasturtea antolatze aldera, bere hitza bete eta jangeletako mahai iraunkorra osatzeko, langileak entzuteko eta jangela zerbitzua bermatzeko neurriak har ditzala eskatu diote.
Finean, jangelen etorkizuna eta bertan lan egiten duten langileen lan baldintzak babesteko konpromisoa har dezala eskatu diote.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!