ARGAZKI GALERIA | Kapitalaren hiria infernu bilakatu zuten larunbatean
Inauteri giroan murgildu eta Kapitalaren hiria infernu bilakatu zuten egun batez Gasteizko proiektu autogestionatuek. Hala Bedik eguneko irudiak jaso ditu hurrengo galerian.
Deabruz jantzita hartu zituzten Gasteizko Gaztetxeko, Talkako, Errekaleorreko, Auzolana Pilotalekuko eta Sumendi espazioko kideek hiriko kaleak iragan larunbatean. Egun osoko egitaraua prestatu zuten.
Goizean zehar Judimendin jarri zituzten indarrak eta Sumendi espazioan bazkaldu ostean erdigunera abiatu ziren “kapitalaren hiria infernu bilakatzeko”.
Behin inauteriak igarota martxoaren 3an dute jarrita begirada. Ildo berdina jarraituz “Kapitalaren negua borrokaz berotu” lelopean Gazte Blokeak egitarau zabala prestatu du eta larunbata baliatu zuten honen aurkezpenerako.
Gaur bertan ekingo diote egitarauari. Amparo Lasherasek hitzaldia eskainiko du Sumendi espazioan arratsaldeko 18:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!