Aramaioko hirukotea Kuadrillarteko finalean izango da
Amurrion jokatu zen atzo, zapatua, Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa eta Aramaixoko Ibabeko Bertaren bilobak taldeak, Xabi Igoak, Manex Agirrek eta Andere Arriolabengoak osatutako hirukoteak egin zuen aurrera. Gasteizen, martxoaren 17an, jokatuko den finalean izango dira horiek.
goiena.eus bidez
Aiaraldeko Alfreedon taldeak gertatutako bertso sortarekin hasi zuten saioa, Alfreedo eta Julen gaitzat hartuta. Eta ondoren, Gaseizko Bapateroak –Aroa Arrizubieta, Unai Anda, Maddalen Arrausi, Xabier Antia eta Mikel Martin– eta Aramaixoko Ibabeko Bertaren bilobak izan ziren nor baino nor gehiago.
Talde bakoitzak agurra bota ostean, bertsolariek hainbat ariketa egin behar izan zituzten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka… Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.
Hurrengo larunbatean, martxoaren 3an, azken finalaurrekoa jokatuko da, Aramaion. Hor erabakiko da zein izango den martxoaren 17ko finalean, Gasteizen, egongo den hirugarren taldea; hain zuzen, aramaioarren aurretik Arabar Errioxako taldea sailkatu zen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!