• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

 10 apirila, 2024  through Aiaraldea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora sarreran

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko. through Aiaraldea.eus

Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Igande honetan Angel Egaña eusko gudariaren eta Frankismoak eraildako beste 198 errepresaliaturen omenezko ekitaldia egingo dute Valladolideko El Carmen hilerrian, 12:00etan. Helburua da guztiak oroitzea eta han dagoen memorialean ehorztea.

Baina Angel Egañaren gorpuzkiak bere herrira itzuliko dira. Horretarako joko du Valladolidera Arrankudiaga-Zolloko udal ordezkaritza zabal batek, alkateak barne, Egañaren familiarekin. Gudariaren gorpuzkiak jasoko dituzte egun horretan eta Arrankudiaga-Zollon apirilaren 28an egingo diote omenaldi publikoa. 

Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica de Valladolid (ARMHV) elkarteak azken urteetan egindako lana goraipatu du Udalak. Horri esker Frankismoaren errepresaliatuen hainbat hobi komun ireki dituzte eta, gainera, eraildakoak identifikatu dituzte, Egaña tartean. Hori baino lehen, 2021ean omendu zuten Valladoliden bertan eta bere herrian urrian izan zen aitortza.

Angel Egañaren biografia

Angel Egañaren bizitzaren berri eman dute Arrankudiaga-Zolloko Udalak berak zabaldutako prentsa oharrean.

Egaña 1914ko otsailaren 22an jaio zen Arrankudiagan eta, 1935-1936ko erroldan, ama alarguna eta hiru neba-arrebekin batera bizi zen Otsantzar auzoko baserrian.

Estatu kolpe faxistaren aurrean, 1936an euskal milizian sartu zen Padura batailoiko Landarraga konpainian, teniente-graduarekin. Padura Batailoia Landarraga, Basauri, Ondarreta, Iberlanda eta metrailadoreen konpainietako 300 gudarik osatzen zuten eta hainbat frontetan hartu zuen parte: Elgeta, Ubidea, Gorbea, Durango, Amurrio eta abar.

Baina, 1937ko martxoaren 31an eta apirilaren 1ean Gorbeia mendian izan ziren borrokek ondorio oso larriak izan zituzten gerora Angel Egañarentzat. Garaiko kronikek diotenez, Gorbeia ingurua euskal gudarien eskuetan zegoela, martxoaren 31ko gauean tropa faxisten IV. Brigadako erreketeen Virgen Blanca tertzioak, gau iluna eta lainoa baliatuta, Gorbeiako Gurutzea hartu zuen ustekabean eta bandera faxista eta erreketea jarri zituzten bertan.

Apirilaren 1eko goizean Padura Batailoiko gudariek berriro eskuratu zuten Gorbeiako Gurutzea eta bandera faxista eta erreketea kendu zizkien etsaiei. Borrokaldi horretan alde bietako hildakoak izan ziren eta, faxisten aldekoen artean, Valladolideko barrutiko zalditeriako kapitan bat zendu zen.

Erreketeen ofizial baten heriotzagatik mendeku hartu zuten Angel Egañaren kontra eta fusilatu zuten Valladoliden

Bilbo kolpisten eskuetan erori zenean, 1937ko ekainean, Padura Batailoia desegin zen eta konpainia desberdinetan gelditzen ziren gudariak III. Dibisioko 156. Brigadara batu ziren II. Batailoia izenarekin. Santander alderantz erretiratu ziren eta abuztuaren 23rako  Santoñan zeuden. Armada golpistak atxilotu eta C-50/37 Auzian epaitu zuten Egaña irailaren 25ean. 12 urte eta egun baterako presoaldira zigortu zuten, 24 milizianorekin batera.

Baina 1937ko azaroaren 4an Valladolideko “Cocheras de Tranvías” presondegira eraman zuten arrankudiagarra, 10. Epaitegi Militarrak 1477/1937 sumarioa berriro aztertu zuelako eta Gerra Kontseiluan epaitu nahi zutelako. Teniente-gradua izanik, Gorbeiako borrokan hildako kapitan faxistaren heriotzaren ardura leporatu zioten Angel Egañari eta heriotza-zigorrera kondenatu zuten. Argi ikusten da ofizial golpistaren heriotzaren mendeku gordina izan zela Egañaren aurkako epaia.

1938ko ekainaren 1ean jakinarazi zioten epaia irmoa zela eta ekainaren 2an, 6:30ean, fusilatu zuten exekuzioetarako erabiltzen zuten Graveras de San Isidro lekuan. Ondoren, Valladolideko udal hilerriko 7. hobi komunean ehortzi zuten.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← EKA-ACUV | Arbitrajes de consumo
HALABEDITARRAK | Anari: “Kantuak behar du iradoki esan gabe, indar hori berdinezina da” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT